XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

26 halere, Jainkoak ez zuen Elias heietarik nehorenganat igorri, baizik Sareptako alarguntsa batenganat.

Sidoneko herrialdean. 27 Eta lepradun ainitz bazen Israelen Eliseo profetaren denboran; halere, ez zuen heietarik nehor garbitu. Naaman siriarra baizik.

28 Sinagogan denak haserre gorrian jarri ziren hori entzutearekin.

29 Eta, jeikirik, Jesus herritik haizatu eta herria eraikia zen mendiaren hegi baterat ereman zuten, handik beheiti aurtikitzeko. 30 Bainan Jesus heien artetik iragan eta bere bidean joan zen.

Jesusek nagusitasunez predikatzen eta sendatzen (4,31-5,16)

Jesusek debruduna sendatu. Jesusen hitzaren nagusitasuna (Mk 1,21-28)

31 Jesus Galileako herri baterat, Kafarnaumerat, jautsi eta jendeari irakasten ari zen sabatokari.

32 Haren irakaspenaz harriturik zagon jendea, nagusitasunez hitzegiten baitzioten.

33 Bazen sinagogan izpiritu gaixtoak menpean zaukan gizon bat. Eta oihu ozenez erran zuen:

34 - Hor ba! Zer behar duk gutarik. Nazareteko Jesus.? Gure galtzera etorria ote haiz? Bazakiat nor haizen: Jainkoaren Saindua.

35 Jesusek larderiatu zuen:

- Ago ixilik, eta gizon horrenganik atera hadi!

Debruak jendeen arterat aurtiki zuen gizona, eta batere kalterik egin gabe atera zen harenganik.

36 Baldituak egon ziren denak, elkarri erranka:

- Zer da hau? Izpiritu gaixtoeri nagusitasunez eta indarrez manatzen diote, eta horiek ateratzen!

37 Haren omena herrialde hartako bazter guzietarat zabaldu zen.

Jesusek Simonen amaginarreba sendatu (Mt 8,14-15; Mk 1,29-31)

38 Jesus sinagogatik joan eta Simonen etxean sartu zen.

Simonen amaginarreba sukar handi batek zaukan, eta haren alde zerbait egiteko galdatu zioten.

39 Orduan, harenganat ukurturik, sukarra larderiatu zuen, eta sukarrak utzi zuen; amaginarreba jeiki zen berehala eta zerbitzatzen hasi zitzaioten.

Eri ainitz sendatu (Mt 8,16-17: Mk 1,32-34)

40 Iguzkia sartzean, eriak zituzten guziek, edozoin gaitzetakoak,...